Gizartea -

Zirkulazioa

AP-8ko egoera bere onera etorri da Orion parean, Bilboko noranzkoan, ia hiru orduko auto-ilarak izan ostean

Bost autok elkarren kontra jo dute, eta, ondorioz, zortzi kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira. Ez da inor larri zauritu.

AP-8a Orio parean, gaur arratsaldean. Argazkia: EITB Media
AP-8a Orio parean, gaur arratsaldean.
AP-8a Orio parean, gaur arratsaldean. Argazkia: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ia hiru orduz auto-ilarak egon dira gaur arratsaldean AP-8an, Orio parean, Bilboko noranzkoan, hainbat autoren arteko istripuaren ondorioz. Zortzi kilometrorainoko ilarak sortu dira.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 15:30 inguruan bost autok elkarren kontra jo dute, eta bi erreiak itxi behar izan dituzte. Handik ordubetera, erreietako bat ireki dute, eta ia ordu eta erdi geroago, bestea. 18:00ak inguruan etorri da egoera bere onera. 

Kolpeen ondorioz, ez da inor larri zauritu. Bertaratu diren osasun langileek istripuaren lekuan bertan artatu dute zauri arinak zituen pertsona bat, eta ez dute inor ospitaleratu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea