Gizartea -
Uriarte familia bere semea ikertu zutenen aurka agertuko da
Gaztea 2010ean hil zen, Bizkaia Zubitik itsasadarrera jausi ostean.
Erredakzioa
Mikel Uriarte gaztearen gurasoak akusazio partikular gisa agertuko da "Pitiusa” izeneko operazioan atxilotu zituzten pertsonen aurka, beren semea legez kanpo ikertu zutela kontsideratu ostean. Uriarte Gaztea 2010ean hil zen, Bizkaia Zubitik itsasadarrera jausita.
Komunikatu baten bitartez, hildakoaren familiak funtzionarioek, abokatuek, detektibe pribatuek eta polizi agenteek osatzen zuten sare baten aurka joko dutela adierazi dute, talde horrek beren semearen iragana ikertu zuela uste baitute. Kasu horren ikerketek diotenez, sarea datu pertsonalen legez kanpoko trafikoaz eta horren salmentaz arduratzen zen.
2010eko irailaren 8an hil zen 22 urteko gaztearen gurasoek azaldu dutenez, “Pitiusa Operazioan” parte hartu zuten 88 atxilotuetako batzuek beraien semea ikertu zutela onartu dute, eta ikerketen helburua “aseguru-etxeek ordaindu behar dituzten kalte-ordainak sahiestea” zela.
Hildakoaren datu pertsonalak
Gauzak horrela, enpresek hildakoaren datu pertsonalak erabili ahal izan zituzten Uriarte familiak horien aurka epaitegietan jarritako bi kereiletaz defendatzeko.