Gizartea -

Gipuzkoa

Hondarribian bi gazte ikertzen ari dira, terrorismoa goratzea egotzita

Horietako bat, gainera, agintzaritza agentearen aurkako atentatuagatik atxilotu dute.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gazte bat atxilotu du gaur goizaldean, Hondarribian, agintaritzaren aurkako atentatua egotzita. Gainera, gazte hori eta beste bat ikertzen ari dira terrorismoa goratzea egotzita, "Gora ETA Militarra" leloarekin eskuz errotulatutako ikurrina zeramatelako.

Igande goizaldeko ordu biak aldera jaso du Ertzaintzak Udaltzaingoaren abisua, esanez bi gazte zeudela "Gora ETA Militarra" eskuz idatzita zuen ikurrinarekin.

Patruilak bertaratu direnean, 17 eta 19 urteko bi gazteak identifikatu eta ikurrina atzeman diete. Agenteek identifikatu nahi izan dituztenean, nagusienak ezetza eman die, eta desobedientzia iraunkorragatik atxilotu eta polizia etxera eraman dute, agintaritzaren agenteen aurkako atentatu delitu bat egotzita.

Identifikatutako bi pertsonak ikertzen ari dira orain, terrorismoa goratzea egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Nafarroako herriak Gipuzkoa EAE albisteak Delituak albisteak Hondarribia albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa