Gizartea -

Eguraldia

Alerta horia 15 litro metro karratu baino gehiagoko euriteengatik

Azken egunetako eguzkiaz gozatu ostean, hurrengo orduetan zeru ezengokorra eta zaparrada mardulak izan ditzakegu.

Zurriola hondartzako zerua. Argazkia: Javier Beltran de Heredia
Zurriola hondartzako zerua. Argazkia: Javier Beltran de Heredia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak alerta horia aktibatu du gaur eta biharko ordu batean metro karratuko 15 litro euria egitea espero baita.

Gainera, zenbait lekutan zaparradak mardulak izan daitezke eta txingorra egingo duenik ezin dugu baztertu, barnealdean batez ere. Tenperatura maximoetan, gorabehera gutxi, barnealdean 33-35 ºC-ren bueltan ibiliko dira eta 28-30 ºC inguruan kostaldean.

Goizean hegoaldeko haizeak joko du eta arratsaldean iparraldera egingo du; ekaitz-guneetan bolada gogorrak izan daitezke.

Aldaketa ,biharko

Ostiralean freskatu eta zerua lainotuago agertuko da. Tenperaturaren jaitsiera kantauri isurialdean nabarituko dugu batez ere, kostaldean maximoak 25 ºC-ren bueltan geratuko dira eta barnealdeko ibarretan 28 ºC-tik hurbil.

Araba hegoaldean, tenperaturak behera egin arren, oraindik bero kontuekin jarraituko dugu, beroenak 32 ºC ingurukoak izango baitira.

Edozein momentutan zaparradak eta trumoi-ekaitzak bota ditzake. Haizeak ipar-mendebaldera egingo du

Larunbatean

Larunbatean zerua oso hodeitsu egongo da eta noizbehinka zaparradak botako ditu. Gainera trumoi-ekaitzak jotzeko arriskua ez da desagertuko.

Ipar-mendebaldeko haizeak tenperatura jaitsaraziko du eta epelenak 22 ºC ingurukoak izango dira kostaldean eta 24-26 ºC artekoak gainontzeko lekuetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea