Gizartea -
Kantabria
Bainua hartzen ari ziren lau gazte bizkaitar erreskatatu dituzte Santoñan, akituta eta hipotermiak jota
Horietako bi adingabeak ziren. Erreskatatu zituztenean, koltxoneta gainean zihoazen, ibaiaren bi bazterren artean urak "hainbesteko indarra" zuela jakin gabe.
EITB MEDIA
Lau gazte bizkaitar, horietako bi adingabeak, erreskatatu zituen Guardia Zibilak larunbatean Santoñan, urak eramanda. Bi koltxonetatan zihoazen, akituta eta hipotermiak jota.
20:47an jaso zuen abisua Guardia Zibilak, uretatik ezin irtenda zeuden gazteen berri emanez.
Handik gutxira aurkitu zituzten gazteak, noraezean. Bilbo eta Durangoko lau lagunak galduta zeuden, oso nekatuta eta hipotermiak jota.
Agenteei kontatu zieten "indarrik gabe" geratu zirela, ibaiaren bi bazterren artean urak "hainbesteko indarra" zuela jakin gabe.
Guztiak onik daude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea