Gizartea -
DONOSTIA
Gizon baten gorpua agertu da Kontxako hondartzan
Donostiako Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, 41 urteko irlandarra da hildakoa. Lehen balorazioan eta autopsiaren emaitzaren zain, gorpuak ez du indarkeria zantzurik.
EITB MEDIA
Gizon baten gorpua agertu da gaur goizean Donostian, Kontxako hondartzan. Donostiako Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, 41 urteko irlandar bat da hildakoa. Haren bi lagunek identifikatu dute. Lehen balorazioaren arabera, eta autopsiaren emaitzaren zain, gorpuak ez du indarkeria zantzurik.
Hondartza garbitzen ari zen langile batek aurkitu du hilotza ur-bazterrean 08:00ak aldera, eta Udaltzaingoari jakinarazi dio.
Forentseak heriotza egiaztatu du, eta 10:45erako altxatu dute gorpua. Datozen orduetan egingo diote autopsia Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuan. Horrek argituko du heriotza zerk eragin duen.