Gizartea -
Bilbao
Maiatzaren 14ean hasiko da Basurtun haur jaioberri bat bahitu zuen emakumearen aurkako epaiketa
Fiskaltzak lau urteko kartzela-zigorra eskatuko du kasu horrengatik auzipetutako emakumearentzat.
eitb media
2024ko maiatzaren 14ean hasiko da 2022ko urriaren 19an Basurtuko ospitalean haur jaioberri bat bahitzeagatik auzipetutako emakumearen aurkako epaiketa, Bizkaiko Lurralde Auzitegiko lehenengo atalean, eta Fiskaltzak lau urteko kartzela-zigorra eskatuko du bere aurka, EITBk jakin ahal izan duenez.
2022ko urriaren 19an izan zen bahiketa. Osasun langile baten plantak egiten lortu zuen emakumeak ospitalean sartu eta haurra eramatea. Jaioberria, azkenean, osasun egoera onean aurkitu zuten, Santutxuko etxebizitza baten lanpasean.
Fiskaltzak lau urteko espetxe-zigorra eskatuko du emakumearen aurka haurra legez kanpo atxikitzea egotzita.