Gizartea -
Lan istripua
Egoera larrian jarraitzen dute Arrasaten erredurengatik zauritutakoak
26 eta 33 urteko langileak, Gurutzetako ospitaleko erredura larrien unitatean jarraitzen dute. Arrasateko Fagor enpresan izandako leherketa baten ondorioz geratu ziren larriki zaurituta.
Erredakzioa
Arrasateko Fagor enpresako leherketa baten ondorioz zaurituta geratu ziren 33 eta 26 urteko gazteak, egoera larrian jarraitzen dute Gurutzetako erredura larrien unitatean. Antza, makinaren bat garbitzeko disolbatzailea manipulatzen ari zirela gertatu zen leherketa.
Gurutzetako ospitalaren mediku txostenaren arabera, E.G.S. 26 urteko langileak, bigarren mailako erredura sakonak dauzka orohar eta hirugarren mailakoak gorputzaren %90ean. Horrez gain, gasa inhalatzeagatik sindrome larria erakusten du.
33 urteko beste langilea, 33 urteko J.C.A.Ck, bigarren mailako erredura sakonak ditu eta hirugarren mailakoak gorputzaren %15ean, aurpegi, esku eta besoetan hain zuzen. Honek ere, gasa inhalatzeagatik sindromea erakusten du.
Zauritutako langileak azpikontratatutako empresa batean egiten dute lan eta leherketako unean, makina batzuk garbitzen zeuden. Sugarrak harrapatuta geratu ziren. Fabrikako langileek beraiek amatatu zuten sua eta larrialdietara dietu zuten. Zuritutakoak, Debagoieneko ospitalera eraman zituzten lehenik, eta ondoren, Gurutzetako ospitalera, eta egoera larrian jarraitzen dute biek.
Osalanek abian jarri du ikerketa, eta antza denez disolbatzailearekin garbiketa lanetan ari zirela gertatu zen leherketa.