Gizartea -

MIGRAZIOA

Bi polizoi topatu dituzte Pasaiako portuko zamaontzi batean

Albaniar-kosovar jatorriko bi pertsona horiek Pasaiatik Erresuma Batura zihoan ferry batean aurkitu dituzte, ibilgailu batean gordeta.

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Guardia Zibilak bi polizoi topatu zituen Pasaiako portuan zegoen zamaontzi batean. Ibilgailuak garraiatzen ditu ontzi horrek eta Erresuma Batua du helmuga.

Albaniar-kosovar jatorriko bi pertsona horiek zamaontzi barruan zegoen ibilgailuetako batean zeuden ezkutuan gordeta, Guardia Zibilaren iturriek baieztatu dutenez.

Aipaturiko bi pertsona horien kontrako salaketak eta espedienteak zabaldu ondoren, Polizia Nazionalaren esku gelditu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Pasaia Albisteak Kosovo albisteak