Gizartea -
Dirua jasotzeko kanpaina
Unaxek 200.000 euro behar ditu AEBetan ebakuntza egiteko
Unaxek jaiotzetiko gaixotasun larria du eta familiak AEBetan ebakuntza egiteko behar duen dirua (150.000 euro baino gehiago) jasotzeko kanpaina bat jarri du martxan.
Erredakzioa
Unax Cañibanok 8 urte ditu eta jaiotzetiko gaixotasun larria du. Unaxen familiak AEBetan egingo dioten ebakuntza eta tratamendua ordaintzeko dirua jasotzeko kanpaina martxan jarri dute. Leioako Udalak eta bizilagunek ekimenarekin bat egin dute.
Unaxek giltzurrun gaineko gutxiegitasun bat du, baina ume zoriontsua da eta Athleticeko zale amorratua da. Europako ospitale onenetan izan ostean, AEBetko Boston Children's Hospital zentroko Del Nido medikuaren taldeak bakarrik eman dio bizitza normal batekin aurrera jarraitzeko itxaropena.
AEBetako osasuna pribatu da eta irailaren 7a eta 12a bitartean egingo dioten ebakuntzaren 150.000 euroak eta tratamendua ordaintzeko dirua biltzeko kanpaina hasi behar izan dute umearen senideek. Ondoren, Unaxek hilabete ba beharko du errekuperatzeko.
Unaxen senideek eta lagunek Unax De Corazon elkartea sortu dute eta, besteak beste, musika ekitaldi garrantzitsua eskainiko duen kanpaina hasi dute. Helburua Unaxek beste edozein umek duen bizitza izateko behar duten dirua biltzea da. Leioako Udalak eta bizilagunek ekitaldietan lagunduko duela ere iragarri dute.
Jaio zenetik borroka egiten
Lehen osasun arazoak bi eguneko jaioberria baino ez zenean etorri zitzaizkion Unaxi.
Gurutzetako Ospitaleko eraizain batek zerbait arraro sumatu zion, eta hainbat azterketa egin eta gero, "birika atresia motako kardiopatia konplexua" izeneko gaixotasun larria antzeman zioten.
Unaxi hil edo biziko ebakuntza egin zioten, baina arrakastatsua izan zen. Dena dela, bere lehen urte eta erdia ospitaleratuta eman zuen. Hasieran, hiru urteko bizi-itxaropena eman zioten, baina, duela hilabete batzuk, Bostonen ebakuntza egiteko aukera sortu zitzaion.
Diru ekarpenak egin nahi dituzten pertsonek BBKren hurrengo kontu-korrontean egin dezakete:2095-0047-80-9107252522