Gizartea -

Valladoliden bizi da

Saharar neska bat 'aberrigabea' dela onartu du Audientzia Nazionalak

Erabakiari esker, 2006tik dokumentaziorik gabe dagoen gazteak Espainian legez bizi eta lan egin ahal izango du, algeriarra dela esan gabe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

D.K.H. 22 urteko sahariar emakumea 'aberrigabea' dela onartu duAuzitegi Nazionaleko Administrazioarekiko auzien salak. Emakumea Valladoliden bizi da, harrera-familiarekin, eta 2006tik ez zuen legezko dokumentaziorik. Urte horretan Algeriako pasaportea iraundi zitzaion. Pasaportea osasun arrazoiengatik eman zioten, tratamendu oftalmologikoa behar zuelako.

Ordutik, D.K.H.k alferreko gestioak egin ditu 'aberrigabea' izenda zezaten eta egoera horren emandako abantailez gozatu ahal izateko. 2010eko apirilaren 6an, Barne Ministerioko idazkariordeak bere eskaera atzera bota zuen, eta, ondorioz, sahariarraren abokatuek errekurtsoa aurkeztu zuten 2010eko ekainean.

Barne Ministerioak 'aberrigabea' izendatzea baztertu zuen "Algeriako lurretan dauden" kanpamendu sahararretatik datorrelako, eta Algeria, harrera herria izanik, "Sahara Mendebaldeko errefuxiatuei babesa ematen dielako".

'Oporrak bakean' programaGazteak azaldutakoaren arabera, 1990 ekainean jaio zen, Esmaran, Tindufeko kanpalekuak osatzen dituzten lau wilayetako batean. Urte eta erdi geroago, ama hilda, Auserd izeneko wilayara joan zen familiarekin. 1997tik udak Valladoliden igaro ditu 'Oporrak Bakean' programari eta Algeriak emandako talde-pasaporteari esker.

2000 urtean, D.K.H.k tratamendu oftalmologikoa behar zuen, eta ondorioz 2006 iraungitako pasaporte algeriarra eman zioten. Pasaporte hori ezin izan du berritu, nahiz eta Espainiara etorritakoan Valladolideko La Merced Institutuan izena eman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea