Gizartea -

Sexu-erasoa

Rubialesek Hermosori emandako musua ikertzen ari den epaileak inputatu gisa deitu ditu Vilda eta Luque

Jorge Vilda emakumezkoen selekzioko hautatzaile ohiak, Albert Luque gizonezkoen selekzioko zuzendariak zein Ruben Rivera RFEFko Marketin zuzendariak urriaren 10ean deklaratu beharko dute epailearen aurrean.

Vilda
Vilda
Vilda

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko presidente ohia ikertzen ari den Auzitegi Nazionaleko epaileak ikertu gisa deitu du Jorge Vilda hautatzaile ohia urriaren 10erako, Sydneyn (Australia) Jennifer Hermoso jokalariari Munduko Txapelketako sari banaketan emandako musuaren ingurukoak argitzeko.

Auzitegi Nazionalak jakitera eman duenez, Francisco de Jorge Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegi Zentraleko titularrak Vilda inputatu du, eta lekuko izaera aldatu die Albert Luque gizonezkoen selekzioko zuzendariari eta Ruben Rivera RFEFko Marketin zuzendariari. Urriaren 10ean joan beharko dira guztiak epailearen aurrera.

Jennifer Hermosoren nebak Vildak arreba presionatu zuela esan ostean hartu du erabaki hori magistratuak. Horrek eta jokalariaren lagun batek berretsi zuten musua ez zela onartua izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Futbola Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Mundu matxista Epaiketak bideoak Sexu-abusuen biktimak gaur Emakumeen kirola azken ordukoa