Gizartea -

Eguraldiaren iragarpena

Giro atsegina egingo du aste hasieran

Asteartean bero egingo du, batez ere barnealdean, izan ere tenperatura maximoak 30-35 ºC artekoak izango dira.

Kontxako hondartza jendez beteta. Artxiboko irudia
Kontxako hondartza jendez beteta. Artxiboko irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurko giro eguzkitsua nagusituko da, eta tenperatura dezente igoko da; hegoaldean maximoak 30 ºC-ak gaindituko dituzte. Dena den, goizeko lehen orduetan behe-lainoa izango da zoko batzuetan, eta hodei baxuak kostaldetik hurbil.

Kostaldean tenperatura ez da hainbeste igoko brisa ibiliko delako, beraz, giro atsegina izango da, gehiegizko berorik gabe.

Asteartea

Asteartean bero egingo du, batez ere barnealdean, izan ere tenperatura maximoak 30-35 ºC artekoak izango dira. Kostaldean, eta brisari esker beroa arinagoa izango da, baina hala ere balio altuenak ez dira 30 ºC-tik oso urrun ibiliko.

Beroaren eraginez arratsaldean trumoi-hodeiak garatuko dira, eta baliteke eguna amaitzerako zaparradak botatzea han-hemenka, bereziki ekialdean. Bitartean, zerua garbi egongo da.

Asteazkena

Iparraldeko haizea nagusituko da asteazkenean, eta hodeiak nagusituko dira zeruan kantauri isurialdean. Goizean hodeitza trinkoagoa izango da, eta baliteke euri pixka bat egitea.

Hegoaldean, aldiz, zerua hodei gutxirekin egongo da. Ipar partean tenperatura nabarmen jaitsiko da; aldiz jaitsiera suabeagoa izango da hegoaldean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea