Gizartea -
TAO zerbitzua
TAO zerbitzua geldituko dute irailera arte Gasteizen
Beste alde batetik, Gasteizko Udalak Alatax taxi gidarien elkarteak geltoki berri bat jartzeko egindako proposamena onartu du.
Erredakzioa
Gasteizko TAO zerbitzua etenda geratuko da datorren abuztuaren 3tik irailaren 3ra bitartean.
Beste alde batetik, Gasteizko Udalak Alatax taxi gidarien elkarteak geltoki berri bat jartzeko egindako proposamena onartu du. Geltoki berria Salbatierrabide kalean egongo da, Mendizorrotza kiroldegitik gertu.
Zerbitzu eraginkorragoa
Geltoki berria hiriko jaietan zerbitzu hobeago bat emateko helburuarekin jarri dute martxan. Abuztuaren 4tik 9ra arte egongo da bertan, eta 24 orduko zerbitzua emango du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea