Gizartea -

Iruzurra Interneten

'Carding'a: Interneteko iruzur mota berria

Lapurren metodorik erabiliena bankuen webguneak klonatzea da. Horrela, bezeroen txartel zenbakiak lortu eta erosketak egin ditzakete, on-line.

Artxiboko irudia
Artxiboko irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carding-a XXI. mendeko iruzurgileek erabiltzen duten modus operandi berria da. Posta elektronikoaren eta webguneen bitartez kreditu txartelen zenbakiak lortu eta Interneten erosketak egiten dituzte.

Poliziaren Goi-Buruzagitzak komunikatu batean azaldu duenez, “ziberlapurrek” bankuko abisu bat bidaltzen diete biktimei, eta beren datu pertsonalak sartzeko eskatzen diete, hala nola NANa, kontu korrontearen eta kreditu txartelaren zenbakiak edota txartelen segurtasunen zenbaki fisikoa (CVV).

Lapurren metodorik erabiliena bankuen webguneen klonazioa da. Metodo horren bitartez bezeroen txartel zenbakiak lortu eta online bidezko erosketak egin ditzakete.

Horregatik, horrelako erosketa edo salmentak egiteko asmoa dutenei “https sistema” duten orriak erabiltzeko gomendioa egin die Poliziak. Horrez gain, ordainketa egiterako orduan hartzailearen datuak ezagutzera eman ditzaketen orriak erabiltzea proposatzen dute.

Antibirus egokia

Erosketaren kopuru zehatza sartzeko eta sistema eragilea antibirus egoki batekin eta “Firewall” batekin aktualizatuta izatea aholkatzen dute.

Herritar bezala iruzur horrekin erlazioa izan dezaketen sms edo posta elektronikorik jasoz gero, ez zabaltzeko eta Poliziaren aurrean salatzeko eskaera egin dute Poliziaren Goi Buruzagitzatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea