Gizartea -
Ezbeharra
68 urteko gizon bat hil da Donostiako Ondarretako hondartzan
Ezbeharra eguerdiko 11:40etan gertatu da. Partikular batek deitu die SOS Deiak larrialdi zerbitzukoei.
Erredakzioa
68 urteko gizon bat hil da Donostiako Ondarretako hondartzan, Pico del Loro izenez ezagutzen den zonaldean. Partikular batek erreskatatu du gizona, eta suspertze kardiobaskularra egin zaion arren, ezin izan da bizirk salbatu.
Jaurlaritzako Barne sailaren arabera, ezbeharra, eguerdiko 11:40etan gertatu da. Partikular batek SOS Deiak zerbitzura deitu du, gizon bat egoera txarrean zegoela ohartaraziz. Gurutze Gorriko sorosleak iritsi direnean, suspertze kardiobaskular bat egin diote biktimari, baina ezin izan dute bere bizitza salbatu.
Hildakoari ez diote dokumenturik atzeman, baina gerora jakin da, 68 urteko gizona Donostiako bizilaguna zela.