Gizartea -

Eguraldia

Urria dela dio egutegiak, eta udan gaudela, zeruak

Uda beteko eguraldia izango da asteburu honetan ere Euskal Herri osoan. Eguzkia eta beroa izango dira nagusi ostiraletik igandera.

Bakioko hondartza, gaur goizean. Argazkia: Jabier Sarriugarte.
Bakioko hondartza, gaur goizean. Argazkia: Jabier Sarriugarte.
Bakioko hondartza, gaur goizean. Argazkia: Jabier Sarriugarte.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udazkeneko hirugarren asteburua ere uda girokoa izango da Euskal Herrian, eta eguzkia eta beroa izango dira nagusi, aurreko egunetan bezala, hurrengoetan ere. 

Hala, goizeko behe lainoak desegin ostean, giro eguzkitsua gailenduko da ostiral honetan Euskal Herria osoan eta, bero egingo du, gainera. Barnealdean 30 ºC-tik gora igoko dira tenperaturak hego haizearen ondorioz; kostaldean 27-28 ºC inguruan geldituko dira, eguerditik aurrera brisa sartuko baita itsasotik. Egunean zehar itsasoan laino sor daiteke eta, tarteka, lehorrera sartu.

Larunbatean ildo beretik jarraituko du eguraldiak, goizeko behe-lainoa saretzean eguzkia izango da zeruko protagonista. Hego-ekialdeko haizea aurreko egunetan baino harroago ibiliko da arratsaldean, goi-hodeiak sartuko dira. Brisa beranduago sartuko da eta horren ondorioz tenperaturek gora egingo dute, baita kostaldean ere. 30 ºC-tik gorako balioak izango dira herrialde osoan.

Igandean, aldaketarik ez. Haizea ahul ibiliko da, norabide aldakorrean. Goizean lanbroa eta egunean zehar goi-hodei batzuk agertu badaitezke ere, oskargi egongo da euskal zerua egunaren ordurik gehienetan. Tenperaturak, berdintsu, 30 ºC-ren bueltan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Eguraldia Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Udazkena