Gizartea -

DELITUAK

Bi atxilotu Donostian, sexu esplotazioa jasaten zuten lau emakume legez kanpo erregularizatzeagatik

Atzerritarren eskubideen aurkako delituak eta lau prostitutari kontratu faltsuak egitea leporatzen diete atxilotuei.

Polizia operazioa Donostian. Argazkia: Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritza
Polizia operazioa Donostian
Polizia operazioa Donostian. Argazkia: Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritza

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak bi pertsona atxilotu ditu Donostian, Espainian bizitzeko baimena lortzeko sexu esplotazioa jasaten ari ziren lau emakumeri kontratu faltsuak egitea leporatuta.

Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen Ordezkaritzak zabaldutako informazioaren arabera, ikerketa iazko maiatzean abiatu zuten gizakien salerosketaren aurka Irungo etxebizitza batean egin zuten kontrol baten harira.

Lehendabiziko ikuskatzean ikusi zuten oso litekeena zela bertan zeuden emakumeak sexu esplotazioaren biktima izatea, eta beste lau miaketa egin zituzten.

Beharrezko ikerketak eta ikuskatzeak egin eta gero ikertzaileek ondorioztatu ahal izan zutenez, bi pertsona horiek jatorri txinatarreko emakumeak esplotatzen ari ziren eta horregatik atxilotu eta epailearen esku utzi zituzten. Atxilotuak emakume txinatar bat eta Hendaian bizi den nazionalitate frantziarreko gizon bat dira.

Atxiloketa horien harira, sexu langileak nola erregularizatu zituzten aztertu zuten ikertzaileek eta ikusi zuten lauk "ezohiko baldintzetan" lortu zutela bizileku baimena.

Lau biktimaren bizileku baimenak eta atzerritartasun espedienteak errepasatu ondoren egiaztatu zuten sexu esplotazioa jasaten ari zirela kontratuak egin ziren egunetan.

Hori guztia dela eta, Polizia Nazionalak bi enpresaburu horiek atxilotu (nazionalitate txinatarra duen emakume bat eta gizon bat) eta guardiako epaitegiaren esku utzi zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako azken albisteak EAE albisteak Delituak azken ordukoa Espainiako Gobernua bideoak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak