Gizartea -
Gizarte Segurantza
Tornulari baten asma lan gaixotasun onartu du Gizarte Segurantzak
Institutu publikoaren arabera, langilearen asma, makina herramientak hoztutzeko erabilitako taladrinen lurrunak sortutakoa da. Hasiera batean, mutuak ez zuen aukera hau onartu.
Mutuak langilearen arrazoiak atzera bota ondoren, Bizkaiko Gizarte Segurantzak, ontzat eman du 60 urteko tornulari bati eragiten dion asmak lan jatorria duela. Institutuak, kontuan hartu du makina herramientak hoztutzeko erabiltzen diren taladrina batzuen lurrunak sortarazi diola biriketako gaixotasuna
60 urteko Langileak, Eibarko Engine Power Components Group S.A. enpresan egiten du lan. 38 urteko antzinatasuna dauka bertan eta inoiz ez du izan arnasteko arazorik. Pasa den otsailaren 20an aldiz, Mendaroko larrialdietan sartu zuten bronquitis bizi batek eraginda, doministiku ugariekin eta begietako urradurekin besteak beste.
Euskadiko CC.OOek adierazi duenez, hasiera batean, Muprespa mutuak ez zuen onartu langileari biziki sortutako asmak lan jatorririk zuenik, eta ondorioz, langileak, gaixotasun arruntak eragindako baja hartu behar izan zuen, Osakidetzaren tratamenduarekin, eta ondorioz, horrek dakartzan prestazio ekonomikoak galduz.
Ebazpen honekin ordea, mutuak bere gain hartu behar izan du gaixoaren egoera, eta laguntza ekonomikoa ere dagokion proportzioan ordaindu beharko dio.