Gizartea -
Polemika
Karina Bolaños: 'Injustizia bat egin dute'
Costa Ricako Kultura ministrordea kargutik kendu dute, maitalearentzat grabatu zuen eta Sarean argitaratu duten bideo erotiko batengatik. Bolañosek informatikari batek estortsioa egin diola salatu du.
Erredakzioa
Karina Bolaños Costa Ricako Kultura ministrorde ohiak salatu duenez, denbora askoan ingeniari informatiko batek estortsioa egin dio, azpiko arropa jantzita maitalearentzat grabatutako bideo batekin. Albisteak eskandalu handia eragin duen arren, lotsatzeko arrazoirik ez duela uste du Bolañosek. Ministrordearen aburuz, "injustizia da", baina Laura Chinchilla presidenteak kargutik kentzeko erabakia hartu izana errespetatzen du.
Kargutik kendu ostean egindako lehen adierazpenetan, bideoa 2007an grabatu zuela azaldu du Bolañosek, senarrarengandik, Victor Hugo Viquez diputatuarengandik, bananduta zegoenean. Senarrak, hala ere, hiru eguneko baja eskatu du eskandaluaren ostean pairatu dituen osasun arazoengatik.Bideoa ministrorde ohiaren etxean segurtasun kamerak eta ordenagailuak konpontzen aritu zen "ingeniari informatiko" batek eskuratu zuen. "Informazio guztia lapurtu zuen, baita oso zaharra zen nire bideo bat ere", salatu du Balañosek.
Denbora askoan, "maula eta estortsioa egin didan pertsona baten biktima izan naiz", esan du funtzionario ohiak.
Irudietan, Balaños azpiko arropak jantzita agertzen da, ohe batean etzanda. "Ez nago horrelako gauzak egitera ohituta", esaten du, "baina hemen nago, irrikan, zu asteartean ikusteko zain. Buruko hau zu izango bazina, zer ez nizuke egingo…", gaineratzen du.
Bolañosek barkamena eskatu die herritarrei: "Pena handia ematen dit, Costa Ricako herriarengatik, eta barkamena eskatzen diet, batez ere gazteenei, horiek baitira nik ordezkatu ditudanak".
Irudietan, Balaños azpiko arroparekin eta ohe baten gainean agertzen da. "Ez nago horrelako gauzak egitera ohituta", esaten du, "baina hemen nago, irrikan, zu asteartean ikusteko zain. Buruko hau zu izango bagina, zer ez nizuke egingo", gaineratzen du.
Bolañosek herritarrei barkamena eskatu die: "Costa Ricako herriarengatik pena handia ematen dit eta barkamena eskatzen diet, batez ere gazteenei, horiek baitira nik ordezkatu ditudanak".
Karina Bolaños Costa Ricako Kultura ministrorde ohiak salatu duenez, denbora askoan ingeniari informatiko batek estortsioa egin dio, azpiko arropa jantzita maitalearentzat grabatutako bideo batekin. Albisteak eskandalu handia eragin duen arren, lotsatzeko arrazoirik ez duela uste du Bolañosek. Ministrordearen aburuz, "injustizia da", baina Laura Chinchilla presidenteak kargutik kentzeko erabakia hartu izana errespetatzen du.Kargutik kendu ostean egindako lehen adierazpenetan, bideoa 2007an grabatu zuela azaldu du Bolañosek, senarrarengandik, Victor Hugo Viquez diputatuarengandik, bananduta zegoenean. Senarrak, hala ere, hiru eguneko baja eskatu du eskandaluaren ostean pairatu dituen osasun arazoengatik.Bideoa ministrorde ohiaren etxean segurtasun kamerak eta ordenagailuak konpontzen aritu zen "ingeniari informatiko" batek eskuratu zuen. "Informazio guztia lapurtu zuen, baita oso zaharra zen nire bideo bat ere", salatu du Balañosek.Denbora askoan, "maula eta estortsioa egin didan pertsona baten biktima izan naiz", esan du funtzionario ohiak.Irudietan, Balaños azpiko arropak jantzita agertzen da, ohe batean etzanda. "Ez nago horrelako gauzak egitera ohituta", esaten du, "baina hemen nago, irrikan, zu asteartean ikusteko zain. Buruko hau zu izango bazina, zer ez nizuke egingo…", gaineratzen du.Bolañosek barkamena eskatu die herritarrei: "Pena handia ematen dit, Costa Ricako herriarengatik, eta barkamena eskatzen diet, batez ere gazteenei, horiek baitira nik ordezkatu ditudanak".Irudietan, Balaños azpiko arroparekin eta ohe baten gainean agertzen da. "Ez nago horrelako gauzak egitera ohituta", esaten du, "baina hemen nago, irrikan, zu asteartean ikusteko zain. Buruko hau zu izango bagina, zer ez nizuke egingo", gaineratzen du.Bolañosek herritarrei barkamena eskatu die: "Costa Ricako herriarengatik pena handia ematen dit eta barkamena eskatzen diet, batez ere gazteenei, horiek baitira nik ordezkatu ditudanak".