Gizartea -

Eklipseak

Eguzki-eklipse anular batek Amerika zeharkatuko du ipar-mendebaldetik hego-ekialdera

AEBko mendebaldean, eta Erdialdeko Amerika eta Hego Amerikako zenbait tokitan (Mexiko, Belize, Honduras, Nikaragua, Panama, Kolonbia eta Brasil) ikusi ahal izango da fenomenoa, eta ozta-ozta, mendebaldeko kanariar uharteetan eta Cabo Verden.

2019ko eklipsea, Arabiar Emirerrietatik ikusita. EFE
2019ko eklipsea, Arabiar Emirerrietatik ikusita. EFE
2019ko eklipsea, Arabiar Emirerrietatik ikusita. EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, urriaren 14a, larunbata, eguzki-eklipse anular bat izango da. AEBko mendebaldean, Erdialdeko Amerika eta Hego Amerikako zenbait tokitan ikusi ahalko da fenomenoa, eta ozta-ozta, mendebaldeko kanariar uharteetan eta Cabo Verden. Guztira, eklipseak 351 minutu iraungo du (6 ordu eskas). Puntu gorena 17:59an izango da (ordu unibertsala) Karibe itsasoan, Punta Gorda (Nikaragua) parean; une horretan, eklipsearen magnitudea (Ilargiak ezkutatzen duen eguzki-diametroaren frakzioa) 0,95 izango da.

Eraztun-eklipsea Amerikan ikusiko da ondoen, ipar-mendebaldetik hego-ekialdera, Mexiko, Belize, Honduras, Nikaragua, Panama, Kolonbia eta Brasil aldean, eta Cabo Verden eta Afrikako mendebaldeko muturrean ere ikusiko da, oso ahul bada ere. Behatoki Astronomiko Nazionalaren arabera, Espainiako Estatuan, ikustekotan, Hierron, La Palman, Gomeran, Tenerifen eta Kanaria Handian ikusi ahalko da, baina fenomenoa ia ez da hautemango, eguzkia sartzearekin batera gertatuko baita.

Eklipse bat gertatzen da objektu astronomiko batek beste bat erabat edo partzialki ezkutatzen duenean. Lurretik, eguzki- eta ilargi-eklipseak ikus ditzakegu. Lehenengo kasuan, Ilargiak eguzki-diskoa ezkutatzen du, eta bigarrenean, Ilargia Lurrak espazioan proiektatzen duen itzalean jartzen da. Honen moduko eklipse batean, Ilargiak ez du Eguzkiaren diskoa estaltzen, nahiz eta bere erdiguneak ondo lerrokatuta egon, eta Ilargiaren diskoa inguratzen duen eraztun laranja distiratsua da horren emaitza.

1912tik ez da eguzki-eklipserik ikusi Iberiar penintsulan. Eklipse eskasia, ordea, laster amaituko da, 2026a eta 2028a bitartean bi eklipse oso eta anular bat izango baitira, eta Iberiar penintsulako lekuren batetik ikusi ahalko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Mexiko Eguneko albisteak Albisteak Kolonbia Panama Brasil Latinoamerika Nikaragua Kanariak Eguzki eklipseak Honduras