Gizartea -

Bilborako sarbidea

Sabino Aranako sarbidea itxiko dute gaur gauean, Bilbon

A-8ko sarbide berriko eraikuntza obrak 2009 urteko lehen hilabeteetan hasi ziren, eta, dirudienez, hurrengo urteko neguan egongo dira bukatuta.

Iñaki Azkuna Bilboko alkatea A-8ko sarbide berriaren obrak ikuskatzen. Efe
Iñaki Azkuna Bilboko alkatea A-8ko sarbide berriaren obrak ikuskatzen. Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko sarbideko Sabino Arana errepideko ezkerreko erreiak itxiko dituzte gaur gauean, Bilboko Udalak iragarri duenez.

San Mames inguruko sarbide berrien egokitzapen lanengatik egingo dute. Ostegun goizaldeko 01:00a eta 05:00ak bitartean izango da, eta A-8 autobidea eta Sabino Arana kalea batzen dituzten 3 bideak itxiko dituzte.

Handik igaroko behar ziren ibilgailuak Burdinbide kaletik, Egia jeneralaren kaletik eta Areiltza doktorearen zumarkaletik bideratuko dituzte.

Hurrengo negurako

A-8ko sarbide berriko eraikuntza obrak 2009 urteko lehen hilabeteetan hasi ziren, eta, dirudienez, hurrengo urteko neguan egongo dira bukatuta. 215 milioi inguru bideratu dituzte lan horietarako, eta San Mames ingurua birmoldatzea eta Sabino Arana biaduktua eraistea ekarri dituzte. Orain arte Santa Ana, Altamira, Basurtu, Olabeaga, Lezeaga eta Bentazarra auzoko herritarrek jasaten dituzten zaratak desagertu egingo dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea