Gizartea -

Iruzurra Valentzian

15 urtez, 1992an hil zen amaren pentsioa kobratzen

Gizonezko bat atxilotu dute, haren amaren (1992an hil zen) pentsioa 15 urtez kobratzen egoteagatik. Guztira, 85.000 euro kobratu ditu urte horietan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat 15 urtez bere amaren (1992an hil zen) pentsioa kobratzen aritu da eta atxilotu egin dute. Gizonezkoaren alaba ere atzeman dute, diru horretaz baliatzeagatik. Guztira, 85.000 eurotaz jabetu dira urte horietan.

Aitak 64 urte ditu eta alabak 33, biak espainiarrak dira eta iruzurra egitea leporatuta atxilotu dituzte.

Espainiako Poliziak ikerketa bat jarri zuen abian eta gizonezkoaren ama 1992an hil zela egiaztatu zuten, baina Gizarte-segurantzan ez zuten horren berririk eta, ondorioz, pentsioa ematen jarraitu zuten.

Gauzak horrela, hildako emakumearen kontu korronteak aktibatuta segitzen zuen eta eskumena semearena zen. Gainera, Gizarte-segurantzatik jasotako diruaren zati bat alabari igortzen zion.

1997 eta 2011 urteen artean 85.000 euro jaso zituzten, pentsio gisa. 1992 eta 1997 urteen artean jasotako zenbatekoa, berriz, ezin izan dute argitu.

Bi atxilotuek aurrekari penalak dituzte. Une honetan aske daude, baina epailearen aurretik igaro beharko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea