Gizartea -
eguraldia
EAE eta Nafarroako ipar-ekialdea abisupean, 80-100 km/h-ko haize boladak egon daitezkeela eta
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gaur gauean sartuko da indarrean, biharko 09:00ak arte. Foru Erkidegoan, aldiz, 10:00etan aktibatu dute, biharko 08:00ak arte.
EITB Media
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak eta Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak abisu horia ezarri dute gaurko eta asteazkenerako, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroako ipar-ekialdean, haize bolada indartsuengatik. Iragarpenaren arabera, 80 kilometro orduko ufadak izan litezke, eta haizeguneetan 100 kilometro orduko abiadura gainditu dezakete.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, abisua gaur egongo da indarrean, 21:00etatik gauerdira. Iragarpenen arabera, hegoaldeko haize-boladek 100 kilometro orduko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan, bereziki mendi inguruetan. Bestalde, toki babestuetan, haize-boladak 60-80 kilometro ordukoak izango dira, bereziki mendebaldean eta ekialdean.
Nafarroan, abisua 10:00etatik aurrera dago indarrean Foru Erkidegoko isurialde atlantikoan eta Pirinioetan. Boladak 70 kilometro ordukoak izan daitezke Bidasoan, eta 80 kilometro ordukoak Pirinioetan.
Asteazkenerako, abisu horia ezarriko dute berriro EAEn, gauerditik 09:00ak arte, 100 kilometrotik gorako haize-boladak espero baitira haizeguneetan, bereziki mendi inguruetan. Bestalde, haizeguneak ez diren tokietan, haize-boladak 60-80 kilometrokoak izango dira, bereziki mendebaldean eta ekialdean.
Nafarroako ipar-ekialdean ere, abisu horiak 08:00ak arte jarraituko du.