Gizartea -
Bizkaia
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, haur-pornografia zabaltzea egotzita
Atzeman dizkioten bideoen artean, marrazki bizidunekin egindako haur pornografia aurkitu dute, IA teknologia baliatuta benetako umeen aurpegiak jartzen zizkiena.
agentziak | eitb media
Espainiako Poliziak 58 urteko gizonezko bat atxilotu du, Internet bidez haur pornografia zabaltzea egotzita.
Bilboko etxebizitza batetik eduki pedofiloak deskargatzen eta zabaltzen ari zirela jakin zuen Espainiako Poliziak, eta urriaren 11n, epailearen aginduz, susmagarriaren etxean sartu ziren eta atxilo eraman zuten.
Agenteek haur pornografia edukiak gordetzeko erabiltzen zituen disko gogorrak eta bestelako material informatikoa atzeman zituen. Hentai marrazki bizidun japoniar estiloan egindako haur pornografia aurkitu zuten poliziek, eta aipatu iturriek gogorarazi dute adingabea dirudien pertsona bat irudikatzen duen edozein irudi sexu testuinguruan jartzea haur pornografia delitua dela.
Gainera, ustezko pedofiloak IA teknologia baliatzen zuen marrazki bizidunetako pertsonaien aurpegiak benetako haurren argazkiekin ordezkatzeko.
Gizonak 5 eta 6 urte arteko haurren bideoak deskargatzen eta partekatzen zituen.
Atxilotua epailearen esku utzi zuten, eta ikertzaileek atzemandako materiala arakatzen jarraitzen dute.