Gizartea -
Repsol Gida
Goiuriko ur-jauzia, 'Espainiako lekurik ederrena 2012' txapelketan
Arabar enklabea espainiar geografiatik bananduta dauden beste 16 bazter berezirekin lehiatu beharko da.
Erredakzioa
Gorbeiako parke naturalaren eta Aiarako haranaren artean dagoen Goiuriko ur-jauzia Repsol Gidak antolatzen duen “Espainiako lekurik ederrena 2012” txapelketan parte hartzeko aukeratu dute.
Arabar enklabea espainiar geografiatik bananduta dauden beste 16 bazter berezirekin lehiatu beharko da. Horien artean Galiziako Herbeirako itsaslabarrak, Kataluniako Congost de Mont Rebei edo Andaluziako Cala de En Medio daude, beste batzuen artean.
Bozkatzeko orria
“Espainiako Lekurik Ederrena” izatea lortzeko, Repsol Gidak web orri bat (http://apps.repsol.com/elmejorrincon/rincones.php)jarri du martxan. Uda bukaeran, erabiltzaileek emandako bozkak zenbatu eta lekurik gogokoena izendatuko dute.