Gizartea -

Euskal harrobia

Euskal ekintzaileek hiru zentro berri izango dituzte formaziorako

Aukeratuek, marketing, finantza edota enpresa plan bat garatzeko eskolak jasoko dituzte. Gazteek, ekimen hau ikasketak edo lanarekin partekatu ahal izango dute.

Tomas Orbea eta Lara Cuevas prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Tomas Orbea eta Lara Cuevas prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Tomas Orbea eta Lara Cuevas prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekintzaile gazteak trebatzeko 3 YUZZ zentro abian jarriko ditu aurki Eusko Jaurlaritzak. 18 eta 30 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta eta nolabaiteko harrobia sortu nahi du Jaurlaritzak ekimen honekin. Zentro horietan, proiektuak garatzen lagunduko diete gazte ekintzaileei. Hiru zentroak martxan jartzeko hitzarmena sinatu du jada Jaurlaritzak Banesto Fundazioarekin.

Gazteek heuren proiektuak aurkeztu beharko dituzte, eta epai-mahai baten esku egongo da aukeraketa. Kontuan hartuko den baloreetako bat, proiektuak lan merkatuan izan dezakeen eragina izango da, besteak beste.

Zentro bakoitzetik, gehienez, 20 lagun izango dira hautatuak. Marketing, finantza, komunikazio edota enpresa plan bat nola garatu ikasi ahal izango dute gazte ekintzaileek zentro hauetan. Gainera, heuren ikasketa edo lanarekin partekatu ahal izango dute formazioa.

Ekimena Bilbon aurkeztu dute Jaurlaritzak Banesto fundazioarekin akordioa sinatu eta gero. Bertan, Ekintzailetzaren euskal zerbitzuko zuzendaria Tomas Orbea egon da enpresen garapenerako saileko arduradunarekin, Lara Cuevasekin.

Interesatuek, informazio gehiago jaso dezakete 900 716 001 telefonoan edota www.euskadiemprende.net webgunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea