Gizartea -
Migrazio krisia
Azken egunetan Kanarietara iritsitako milaka migratzaileetako 36 Gasteizera eraman dituzte
Denis Itsaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak jakinarazi du Espainiako Gobernuak "iritsieren pilaketa arintzeko" martxan jarritako egitasmoaren baitan egin dutela lekualdaketa.
eitb media
Azken asteotan Kanarietara iritsitako milaka migratzaileetako 36 Gasteizera lekualdatu dituzte, Denis Itsaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak jakinarazi duenez.
Aurreko astean lekualdatu zituzten, eta gaur egun Accem gobernuz kanpoko erakundeak dituen etxebizitza eta bestelako baliabideetan daude banatuta.
Ordezkariak azaldu duenez, Espainiako Gobernuak "iritsieren pilaketa arintzeko" martxan jarritako egitasmoaren baitan egin dute lekualdaketa, eta "Inklusio Ministerioaren baliabide propioekin" eta espezializatutako gobernuz kanpoko erakundeen "laguntzarekin".
Itsasok txalotu egin du "euskal erakundeen jarrera ona" behar horren aurrean, eta azpimarratu du "guztion ardura" dela "Euskadi harrera lurralde izatea".