Gizartea -

"Zezen bat salbatuko dut"

Fadjen, txakurren bizimodua egiten duen Domecq ganadutegiko zezena

Domecq ganadutegian erosi zuen zezenkumea, eta horrezkero erakutsi du animalia maitekor eta mantsoak direla. Ezezagunek, haurrek… arazorik gabe laztantzen dute. Ikusi bideoa.

Fadjen, txakurren bizimodua egiten duen Domecq ganadutegiko zezena
Fadjen, txakurren bizimodua egiten duen Domecq ganadutegiko zezena
Fadjen, txakurren bizimodua egiten duen Domecq ganadutegiko zezena

I.G.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Christopher Thomas zezen bat hartu zuen abeltzain frantziar bat da; zezena Bartzelonako zezenketatan parte hartzera behartuko zuten eta Thomasek hiru hilabeterekin erosi zuen. Orain, zezena beste animalia askorekin ibiltzen da (ahuntzak, txakurrak, zaldiak…) egunero eta harreman estua eta hunkigarria dauka bere jabearekin.

Thomas, mutil koskorra zela, beti joaten zen bere aitarekin taberna batera eta taberna hartan egunero ikusten zuen jarrita zegoen zezenketa baten kartela. Berak ez zekien zer esan nahi zuen kartel horrek, baina hazi eta gero ulertu zuenean esan zion bere buruari: “Egunen batean zezen bat salbatuko dut”.

Eta hala izan zen, duela bi urte inguru, Christophe Thomasek hiru hilabeteko zezen bat erosi zuen Domecq ganadutegian (Bartzelonako zezenketan parte hartuko zuen zezenak) eta biberoia ematen hasi zion. Interneten igota dauden bideoetan ikus daitekeenez, Fadjenek (zezenaren izena) oso gustuko du bere jabearekin jolasean ibiltzea, etzanda, bueltaka, korrika… eta zelan Thomasek berarekin jolasten duen txakur maitekor eta jolaskor bat balitz bezala.

 

Christphe Thomas abeltzaina da, baina hainbeste beldur sortzen duen animaliaren ontasunak eta zezenketen kontrako protestak egiten ditu, norabide horretan egiten diren ekimenak babestuz. Horrela, aurreko uztailaren 31an, San Inazioetan, Azpeitian egion zen Thomas, zezenketen kontra egiten den urteroko elkarretaratzean.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea