Gizartea -
Txikigunea
Bilboko Txikiguneak leku berria estreinatuko du Kasilda Parkean
Erabiliko den lekua iazkoa baino handiagoa eta zabalagoa da. Gainera, parkearen alboan itzala emango duten 1.500 zuhaitz eta bi iturri publiko daude.
Erredakzioa
Bilboko Aste Nagusiak umeentzat antolatzen duen Txikigune izeneko eremuak Kasilda parkeko Anselmo Clave kaleko kokaleku berria estreinatuko du aurten, eta Bilboko zaporeen inguruan oinarritutako tematika bat erabiliko du.
Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Jaien zinegotziak kokaleku berriak jolas-lekuak dituen beharrei erantzuten diela azaldu du gaur emandako prentsaurreko batean, erabiliko den lekua iazkoa baino handiagoa eta zabalagoa baita. Gainera, parkearen alboan itzala emango duten 1.500 zuhaitz eta bi iturri publiko daude.
Txikigunea "zapore bilbotarrak izango dituzten" hiru guneetan banatuta geratuko da, adinaren arabera: "Karolina Gunea", pastel herrikoiaren omenez (0 eta 6 urte bitarteko umeentzako), "Txipiroi Gunea" (7 eta 12 urte bitartekoentzat) eta "Saltsero Gunea"(adin guztientzat zuzendutakoa).
Txikigunearen ordutegiak
Berrikuntza bezala, aurten Intermon Oxfam Gobernuz Kanpoko Erakundearen motxilak, txapelak, eta galtzerdiak salduko dituzte, dirua batzeko helburuarekin.
Txikigunea igandeko 11:00etan zabalduko da, abuztuaren 19an, Batukale taldeak kalejira batekin hasiera emango dionean, eta hurrengo 26ra arte izango da zabalik, 11:00-14:00 eta 16:00-19:00 artko ordutegia izango du.