Gizartea -

Sexu abusuak

Laguntzeko prest agertu da Eliza, baina egindako kaltea abusuen biktima guztiei ordaintzen bazaie soilik

Horixe esan du Espainiako Gotzainen Biltzarreko idazkari nagusiak. Argi utzi du sexu abusuen biktima guztiek merezi dutela laguntza eta egindako kaltea erreparatzea. "Soilik Elizaren biktimak kontuan hartzen baditugu, % 90 kanpoan geratuko lirateke", esan du.

Espainiako gotzain konferentziako idazkari nagusi Cesar Garcia Magan. Argazkia: EFE
Espainiako gotzain konferentziako idazkari nagusi Cesar Garcia Magan
Eliza, laguntzeko prest, baina kalte-ordaina abusuen biktima guztiei ematen bazaie bakarrik

1:19

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gotzainak prest azaldu dira, sexu abusuen biktimei egindako kaltea ordaintze aldera, Herriaren Defendatzaileak proposatutako taldean parte hartzeko, baina soilik "biktima guztiak" aintzat hartzen badituzte, "ez soilik Elizarenak".

Horixe esan du Espainiako Gotzainen Biltzarreko idazkari nagusi Cesar Garcia Maganek, prentsaurrekoan. Argi utzi du sexu abusuen biktima guztiek merezi dutela laguntza eta egindako kaltea erreparatzea. "Soilik Elizaren biktimak kontuan hartzen baditugu, % 90 kanpoan geratuko lirateke", esan du.

Gotzainek arrazoitu dute Elizatik at gertatzen direla adingabeek jasaten dituzten sexu abusu gehienak, dela familian bertan, dela ikastetxeetan, dela kirol zentroetan. Hori horrela, horien guztiek ere talde horretan parte hartzea eskatu dute.

"Horrela ez bada, Elizak badu biktimei kaltea ordaintzeko bide propioa", zehaztu du.

Osoko batzarra egin dute gaurkoan gotzainek, eta agerraldia, bilera bukatutakoan. Hain zuzen ere, Herriaren Defendatzaileak proposatutako txostena aztertzeko bildu dira. Txosten horrek erakusten du, Espainian, 18 urtetik gorakoen % 1,13k sexu abusuak jasan dituztela Eliza katolikoarekin lotutako esparruetan, eta % 0,6k apaiz edo lekaideren baten abusuak pairatu dituztela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sexu abusuak Eliza Katolikoan Eliza Katolikoa