Gizartea -
Udan
Gurutze Gorriak 3.428 laguntza egin ditu Gipuzkoako hondartzetan
Osasun laguntzak iazko epe berean baino gehiago izan dira, lehengo uztailetan eta abuztuan guztira 2.373 egin baitzituen.
Erredakzioa
Gurutze Gorriak 3.428 osasun-laguntza egin ditu ekainean eta uztailean Gipuzkoako hondartzetan, gehienak zauriengatik, mozketengatik eta sabiroien pikadurengatik. Halaber, 68 erreskate egin ditu.
Osasun laguntzak asko igo dira lehengo urteko epe berarekin alderatuta, orduan 2.373 izan baitziren.
Eguraldi onak zerikusi handia izan du egindako osasun laguntzetan. Gainera, kontuan izan beharra dago Gurutze Gorria aurten, beste urteetan ez bezala, Zarauzko hondartzan lan egiten ari dela.
Honako hauek dira Gurutze Gorriak Gipuzkoan zaintzen dituen hondartzak: Saturraran eta Puerto (Mutriku); Zarautz; Deba; Itzurun eta Santiago (Zumaia), Gaztetape eta Malkorbe (Getaria); Orio; Hondarribia, eta Kontxa, Zurriola, Ondarreta eta Santa Klarako irla.