Gizartea -

Trafikoa

Ireki dituzte, Txorierrin, istripu baten ondorioz goizeko lehen orduan itxi dituzten hiru erreiak

09:00ak orduko zabaldu dituzte hiru erreiak, ibilgailuak errepidetik kendu dituztenean.

Ilarak Arrotengiraino heldu dira
Ilarak Arrotengiraino heldu dira
Auto-ilara luzeak sortu dira Txorierrin, Sondikan hainbat autok izandako istripuaren ondorioz

0:28

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau ibilgailuk istripua izan dute Sondikan 06:30ean, Txorierriko korridorean, eta hainbat kilometroko auto-ilarak sortu dira; hain zuzen, A-8 autobideraino ere iritsi dira. 09:00etarako, baina, ireki dituzte itxita egon diren hiru erreiak.

Esan bezala, istripuaren ondorioz, hiru errei itxi behar izan dituzte, eta, hartara, ilarak sortu dira, batez ere Avanzadako eta Santo Domingoko ohiko zirkulazioari eragin diotenak.

Ibilgailuetan zegoen pertsonetako bat ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Azken ordukoa Bizkaia Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Txorierriko igarobidea