Gizartea -
Trafikoa
Normaltasuna errepideetan, Arabako arazoak konponduta
Larunbat goizean sei kilometrorainoko auto-ilarak izan dira Armiñonen eta AP-1ean.
Erredakzio
Normaltasuna da nagusi EAEko errepideetan, goizea Araban izandako arazoak konponduta. Lehen orduetan auto-gidariek sei kilometroko ilarak izan dituzte Armiñoneko ordainlekuan, Burgoseko noranzkoan, eta AP-1ean, batez ere Frantziatik etorritako auto-kopuru handiagatik.
Herrizaingo Sailaren arabera, arazo larrienak Armiñonen izan dira, eta auto-ilarek sei kilometroko luzeera izan dute.
Orduak aurrera egin ahala, zirkulazioak hobera egin du, eta ilarak bi eta hori kilometro artekoak izan dira.
Gasteiz-Eibar (AP-1) autobidean antzeko arazoak izan dira eta lau kilometroko auto-ilarak sortu dira, batez ere Frantziatik Espainiako hegoaldera doazen autoen ondorioz.
Jaiak Gasteizen
Arazoak oporretako irteera operazioaren ondorioa dira, nahiz eta arabar askok oporretako bidaiaren hasiera atzeratu duten, Gasteizko jaien hasiera dela-eta.