Gizartea -
Gaitzespena
Emakundek Zierbenako gaztearen hilketa gaitzetsi du
"Baliteke genero indarkeria kasu bat ez izatea, baina, hala ere, emakumeen aurkako edozein motatako indarkeria errefusatu nahi dugu", azpimarratu du ohar baten bidez Emakumearen Euskal Erakundeak.
Erredakzioa
Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak Castro Urdialesen izandako Abanto-Zierbenako gaztearen hilketa errefusatu du larunbat honetan.
"Hilketaren nondik norakoak oraindik argitu behar dira, eta litekeena da genero indarkeria kasu bat ez izatea, baina, hala ere, emakumeen aurkako edozein motatako indarkeria errefusatu nahi dugu", esan du Emakundek ohar baten bidez. Bide batez, "emakumeen kontrako indarkeria emakumezkoeen eta gizonezkoen arteko ikur ankerrena da", adierazi du.
Emakumeen aurka egindako edozein indarkeria salatzeko deia egin du Emakundek. Halaber, honen aurka borrokatzeko gizarte osoaren erantzukizuna azpimarratu du.