Gizartea -

Liskarrak

Lau atxilotu Realaren eta Benficaren arteko partidaren atarian izandako istiluetan

Atxiloketak 18:00ak baino lehentxeago izan dira. Liskarrak Amara inguruan, Olaeta kalean eta Armerien plazan izan dira. Reale Arenako inguruetan izandako istiluetan, aulkiak eta bengalak jaurti dituzte.

Ertzaintza atxilotuetako bat eramaten. Argazkia: EFE
Ertzaintza atxilotuetako bat eramaten. Argazkia: EFE
Istiluak, Realaren eta Benficaren arteko norgehiagokaren atarian

0:40

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

21, 26, 32 eta 42 urteko lau pertsona atxilotu dituzte gaur arratsaldean Reale Arena futbol-zelaitik gertu, desordena publikoak egotzita, Realaren eta Benficaren arteko Txapeldunen Ligako partidaren atarian izandako istiluetan, Ertzaintzako iturriek eitb.eusi baieztatu diotenez.

Atxiloketak 18:00ak baino lehentxeago izan dira. Liskarrak Amara inguruan, Olaeta kalean eta Armerien plazan izan dira.

Reale Arenako inguruetan izandako liskarretan, aulkiak eta bengalak jaurti dituzte.

Gainera, Benficako zale erradikalek hiru bengala jaurti dituzte beheko harmailetara Anoeta barruan.

Hala, futbol-zelaiaren inguruetan izandako istiluei, bengala horien jaurtiketa gehitu behar zaie; baina, zorionez, ez dirudi zale txuri urdinak zauritu dituztenik.

Reale Arena osoak, batera, berehala gaitzetsi ditu gertakari horiek, "kanpora, kanpora" oihukatuz, jarraitzaile erradikalen jarrera aurpegiratuz; Realak, berriz, gaitzetsi egin ditu gertakariak X sare sozialean.

Benficako 5.000 zale iritsi omen dira Donostiara, horietatik 2.000 sarrerarik gabe. Ez da Benficako zale ultrek Txapeldunen Ligako partidetan istiluak izaten dituzten lehen aldia.

Realeko zale talde batek ere jarraitzaile portugaldar bat jipoitu du, eta biktima lurrean etzanda geratu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola Kirolak Txapeldunen Liga Reala Donostia Ertzaintza Anoeta-Reale Arena Gizartea Eguneko albisteak Albisteak