Gizartea -
Aldaketa hobera
Arratsaldetik aurrera, tenperatura igoera eta uda giroa espero dira
Hodeiak desagertzen joango dira goizean zehar eta arratsalderako ostarte zabalak espero dira tenperaturen igoerarekin batera.
Erredakzioa
Eguna hodeitsu hasi arren, arratsaldetik aurrera ostarte zabalak espero dira, eta uda giroa itzuliko da, pixkanaka. Baliteke, goiz partean, han-hemenka euri txikia egitea, batez ere iparraldean. Arratsaldean hodeiak desegiten joango dira, eta zerua hodei gutxirekin geratuko da. Iparraldeko haizea ibiliko da oraindik, eta tenperaturak gora egingo du, nahikoa edo nabarmen. Kostaldean 23º C-tara iritsiko dira maximoak, eta minimoak 14 eta 16º C artean ibiliko dira. Barrualdean, minimoak 13º C artekoak izango dira, eta Arrasate edo Guardian, esaterako, tenperaturak, 16º C-tara irits litezke.
BiharBiharko, udako giroa espero dugu, eta tenperatura igo egingo da. Egun osoan zerua oskarbi edo hodei gutxirekin egongo da, goizaldean eta goizean goiz izan ezik: orduan, behe-hodeien tarte batzuk agertuko dira. Eki-osagaiko haizea ibiliko da, eta arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituko da. Tenperaturak nabarmen egingo du gora, eta maximoak 30º C-ren bueltan geratuko dira barnealdean eta 25-26º C inguruan kostaldean.
AsteazkenaAsteazkenean udako giro dotorea izango dugu. Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da, eta hegoaldeko haize ahula ibiliko da barnealdean. Horren ondorioz, tenperatura maximoak 35º C-ra igoko dira bertan. Kostaldean, berriz, maximoak 27-28º C-ren inguruan geratuko dira, brisa ibiliko baita.