Gizartea -

Bilboko Aste Nagusia 2012

Aste Nagusiak jantzi tradizionalen erabilera berreskuratu nahi du

Udalak Bilboko jaiak modu horretan jantzita disfrutatzeko eskaera egin die bilbotar guztiei.

Bilboko iazko Aste Nagusiko txupinazoaren irudia. Eitb.com-etik lortua
Bilbok euskal jantzien aldeko apustua egin du Aste Nagusirako

00:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abuztuaren1 8an hasiko den Bilboko Aste Nagusiaren baitan Udalak folka eta herri kirolak nahastuko dituzten 40 jarduera antolatu ditu, eta ekintza horien artean jantzi tradizionalen lehenengo topaketa izan daiteke berrikuntzarik garrantzitsuena.

Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Jaien zinegotziak euskal jantzi tradizionalen lehen topaketaren inguruan hitz egin du gaur emandako prentsaurrekoan. Abuztuaren 21ean ospatuko da Bizkaiko hiriburuko Plaza Barrian, eta zinegotzia bera arduratuko da jarduera zabaltzeaz.

Urtasunek dio Udaleko Jaien Sailak "gure jantzi tradizionalen erabilera berreskuratu" nahi duela, horregatik jaiak modu horretan jantzita disfrutatzeko eskaera egin die bilbotar guztiei.

"Aste Nagusia 2012" Pilota Txapelketa

Kirolari dagokionez, hainbat jarduera antolatu dituzte aurtengo jaietarako, adibidez abuztuaren 19an ospatuko den estropaden Bilboko Uria XXXV. Txapelketa, "Aste Nagusia 2012" Pilota Txapelketa edota herri kirolen hainbat erakustaldiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea