Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Azken agurra eman diote Leire Gutierrezi Portugaleten
15 minutuko elkarretaratze isila egin dute Abanto-Zierbenako bizilagunek. Hileta-elizkizuna arratsaldean egin dute, Portugaleteko Santa Maria basilikan.
Erredakzioa
Abanto-Zierbenako bizilagunek elkarretaratzea egin dute. Bizkaiko Ezkerraldeko Emakumeen Koordinakundeak deituta bildu dira bizilagunak eta 15 minutuko elkarretaratze isila egin du udaletxearen aurrean, "indarkeria sexistaren aurka milaka arrazoi" lelopean.
Txalo zaparrada artean amaitu da bilkura eta Udalaren ohar bat irakurri dute. Bertan, heriotza salatu dute eta horrelako erasoak "emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunen" ebidentzia direla adierazi dute.
Emakumeen aurkako indarkeriarrekin amaitzeko gizartean "eraldaketa nabarmenak" beharrezkoak direla berretsi du Udalak.
Leire G.B. gaztearen hileta-elizkizuna arratsaldean egin dute. Portugaleteko Santa Maria basilikan txiki gelditu da gaztea agurtzeko. Hileta-elizkizuna 19:00etan egin dute, Leireren jaioterrian.
28 urteko gaztea ingeniaria zen eta ustezko hiltzailea 22 urteko errumaniar bat da, biktimaren enpresako langilea.
Abanto-Zierbenako gaztearen hilotza ostiralean aurkitu zuten Castro Urdialeseko (Kantabria) Samanoko industrialdean.
Ustezko hiltzaileak sexu-erasoekin lotutako aurrekariak zituen eta emakumea hil eta gutxira, horren gorpua ere aurkitu zuten etxean, itota.