Gizartea -
Atxiloketak
Ekipamendu polizial eta militarren faltsifikazioaren aurkako operazioa
Ikerketa martxoan hasi zen, agenteek faltsifikatutako produktuek kontsumitzaileengan eragin zitzaketen kalteez ohartu zirenean.
Erredakzioa
Polizia Nazionalak ekipamendu polizial zein militarrak imitatzen saiatzen ziren 6.225 artikulu faltsu konfiskatu ditu operazio polizial batean. Operazioan zortzi pertsona atxilotu eta beste sei inputatu ditu, horien artean produktuak Txinatik inportatzeaz arduratzen ziren sareko bi arduradunak.
Poliziaren arabera, Europan horrelako produktuen aurka egiten den lehen operazioa da, eta airsoftean edota ekipamendu militar zein polizialean espezializatutako komertzioetan banatzen zen.
Operazioa amaitu bitartean hamar biltegi eta saltoki erregistratu dituzte Illescasen (Toledo), Madrilen, Alcobendasen (Madril), Torrejon de Ardozen (Madril), Bartzelonan, Gasteizen eta Ciudad Realen.
Ikerketa martxoan hasi zen, agenteek faltsifikatutako produktuek kontsumitzaileengan eragin zitzaketen kalteez ohartu zirenean.
Bi atxilotu Gasteizen
Organizazioaren nukleoak Illescasen egiten zuen lan. Bertatik, txinatar jatorrizko bi herritarrek herrialde horretatik faltsifikatutako produktuak inportatzen zituzten, eta horren ostean, ondo antolaturiko sare baten bitartez bezeroengana heltzen ziren.
Operazioa zortzi pertsonen atxiloketekin bukatu da. Poliziak 2 pertsona atxilotu ditu Illesccasen, beste hiru Madrilen, bi Gasteizen eta beste bat Ciudad Realen.