Gizartea -

Bidesariak

Bilbo-Gasteiz arteko bidesaria igo eta Gipuzkoakoak mantendu dituzte

BEZ-aren igoera dela eta, irailean autobide guztien prezioak igoko dituzte berriz ere. Horrek prezioak garestitu dituzten autobideen bidesariak % 10ean igotzea ekarriko du.

A-8 autobideko ordainlekuetako bat. Artxiboko irudia
A-8 autobideko ordainlekuetako bat. Artxiboko irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbo eta Gasteiz arteko A-68 autobidearen bidesariaren prezioa ehuneko 7,5 puntu igo dute, orain arteko 4,75 euroetatik 5,10 eurotara arte. Bilbo eta Donostia artekoak eta Eibar-Gasteiz autobide berriak, berriz, beren tarifak mantenduko dituzte oraingoz.

Gauzak horrela, A-68ak Estatuaren menpe dauden autobideen prezioaren % 7,5eko igoerara gehitu da. Prezioaren igoeraren arrazoia uztailaren 13an ezarritako 20/2012 Errege Dekretuaren indargabetzea da, dekretu horren bitartez Estatuak ez dielako etekinen % 7a itzuliko autobideen gestioaz arduratzen diren enpresei.

BEZaren igoera

Dena den, Bilbo eta Irun batzen dituen AP-8ak eta Eibar-Gasteiz batzen dituen AP-1ak beren tarifak mantenduko dituzte, Bidegi emakidadun gipuzkoarrak azaldu duenez.

Gainera, BEZ-aren igoera dela eta, irailean autobide guztien prezioak igoko dituzte berriz ere. Horrek prezioak garestitu dituzten autobideen bidesariak % 10ean igotzea ekarriko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea