Gizartea -
Sevillan
Kondenatuta neska lagunari minigona eramatea debekatzeagatik
Sententziaren arabera, kondenatuak kolpeak eta haginkadak ematen zizkion biktimari, eta horrez gain, beretzako “lar erakargarriak” ziren erropak kentzera behartzen zuen.
Erredakzioa
Sevillako Auzitegiak bi urte eta hamar hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio neska lagunari lagunekin irtetea eta minigonak janztea debekatzen zion eta “bezeroekin ligatzeagatik” lana uztera behartu zuen 23 urteko gazte bati.
Sevillako Auzitegiko Laugarren Sailaren epaiak hertsapen, kalte eta tratu txarrengatik kondenatu du Manuel Jesus V.S. D.A.M. emakumearekin egondako bi urteetan zehar, “bere aginduak betetzeko helburuarekin”, kondenatuak kolpeak eman eta haginka egiten zion, eta bere ustez “lar erakargarriak” ziren arropak kentzera behartzen zuen.
Sententziaren beste pasarte batean azaltzen denez, 2009ko apirilaren 4an akusatua Sevillako Camino Viejo de Sanlúcar la Mayor bezala ezaguna den lekura joan eta bertan zegoen auto batera hurbildu zen. Autoaren barruan bere neska lagun ohia zegoen mutil baten konpainian.
Jarraian, Manuel Jesus V.S.-k neska autotik atera, berera igotzera behartu zuen eta Olivaresko (Sevilla) industrialdera eraman zuen, kolpeak eta haginkadak eman eta labana bat erakusten zion bitartean. Bertara heldu zirenean, gazteak eskua barruko arropatik sartu, eta bagina ukitu zion, autoan zegoen mutilarekin harremanak izan zituen jakiteko.
Harreman sexualak
Horren ostean, neska aurkitu zuen leku berera bueltatu ziren ea kondoirik zegoen ikuskatzeko.
Bilaketa horren ostean Manuel Jesus eta D.A.M. lehenengoaren aitaren etxebizitzara zuzendu ziren, eta bertan harreman sexual osoak izan zituzten. Sententzian azaltzen den bezala, “mutila ez haserretzeko eta etxera joateko helburuarekin” D.A.M.ek harremanak izatea baimendu zuen.