Gizartea -
Auto-istripua
Motorzale bat larri zauritu da istripua izanda, Markinan
Bestalde, gizonezko bat zauritu da BI 625 errepidean, Arrigorriagan (Bizkaia), bi furgonetek aurrez aurre talka egin ostean.
Erredakzioa
Motorzale bat larri zauritu da astearte honetan motozikleta baten eta kamioi baten arteko talkan, Markinako Meabe auzoan (Bizkaia). Bestalde, gizonezko bat zauritu da BI 625 errepidean, Arrigorriagan (Bizkaia), bi fugonetek aurrez aurre talka egin ostean.
Ertzaintzak jakitera eman duenez, lehenengo itripua 08:20an izan da, BI-625 errepidean, Arrigorriagan (Bizkaia), Bilborako noranzkoan.
Oraindik argitzeko dauden arrazoiengatik, Opel Vivaro deta Citroen C15 furgonetek aurrez aurre talka egin dute, eta C15ren gidaria zauritu egin da. Galdakaoko Ospitalera eraman dute.
Istripuaren ondorioz, errepidea bi noranzkoetan itxita geratu da, horregatik ilara luzeak izan dira. 09:20an autoak kendu dituzte, eta 09:40an trafikoarentzako irekita gelditu da errepidea.
Bigarren istripua Markinako Meabe auzoan izan da, BI-3448 errepidean, 15:00etan. Oraindik argitzeko dauden arrazoiengatik, KTM 640 motozikletak eta Mercedes Benz 2050 kamioiak aurrez aurre talka egin dute.
Talkaren ondorioz, motozikletaren gidaria, Aulestiko bizilagun bat (40 urte ditu), larri zauritu da, eta Galdakaoko Ospitalera eraman dute.