Gizartea -
Exhibizionismoa
Zurriolan adingabeen aurrean masturbatu delakoan atxilotu dute
28 urteko gizon bat jende guztiaren aurrean, ustez, masturbatzen hasi zen hondartzan, biluzik eta hondar gainean etzanda zegoela.
Erredakzioa
28 urteko gizon bat atxilotu dute Donostian, Zurriola hondartzan, hainbat adingaberen aurrean masturbatzea egotzita.
Herrizaingo Sailaren arabera, atzo arratsaldeko bost eta erdiak aldera Ertzaintza Zurriola hondartzara bertaratu zen, hainbat herritarren deiak jaso eta gero. Gazte bat mundu guztiaren aurrean masturbatzen hasi zela ohartarazi zuten horiek, eta tartean adingabeak zeudela jakinarazi zuten. Gaztea biluzik eta hondar gainean etzanda zegoen,masturbatzen hasi zenean.
Ertzainek gaztea atxilotu egin zuten, ustezko exhibizionismo delitu bategatik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea