Gizartea -

Bilboko aireportua

Loiuko aireportuak 467.989 bidaiarien errekorra lortu du uztailean

Iazko datuekin alderatuz, aurtengo urtarriletik uztailera arte dihoan epean Bilboko aireportuko trafikoa % 4,7 igo da.

Loiuko aireportua irteera operazio batean. Argazkia: eitb.com
Loiuko aireportua irteera operazio batean. Argazkia: eitb.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Aireportuak 467.989 bidaiari erregistratu zituen aurreko uztailean, eta aireportuaren marka historikoa ezarri du. Bidaiarien kopuru horrek, aurreko urtearen hilabete bereko datuekin alderatuz, %8,6ko gorakada suposatzen du.  Halaber, Hondarribiko aireportuak 156.543 bidaiari izan ditu urteko lehenengo zazpi hilabeteetan.

AENAk jakinarazi duenez, 2007. urtea izan zen antzeko bidaiari kopurua erregistratu zuen azken urtea, urte horretako uztailean, 445.730 bidaiari hurbildu baitziren Bilboko Aireportura.

2012ko uztailean Bilboko Aireportua erabili zuten bidaiarien kopuru osotik, 466.772 hegaldi komertzialei dagokie (2011ko uztailarekiko %8,8 gehiago).

% 4,7 gehiago

2012ko lehenengo zazpi hilabeteetan, 2.433.687 bidaiarik erabili zuten Bilboko Aireportua, 2011ko urtarriletik uztailera egon zena baino %4,7 gehiago. Horietatik, 2.429.183 komertzialak izan ziren (+%4,8), 819.441 nazioartekoak izanik (+%19,3) eta 1.609.742 nazionalak (-%1,4).

Eragiketen zifra 29.422koa izan zen (-%10,3), eta karga-bolumenari dagokionez, urtarriletik uztailera 1.365.758 kilogramo garraiatu ziren (-%5,1).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea