Gizartea -
Lau pertsona, atxilotuta
Lurrin-dendetan lapurtzen zuen taldea harrapatu dute Donostian
Bost lapurreta leporatzen dizkiete, hiri ezberdinetan. Poliziaren arabera, 200.000 euro inguru atera dituzte lapurtutakoak salduta.
Erredakzioa
Lau pertsona atxilotu dituzte Donostian, zenbait dendetan, lurrin-dendetan eta joko-aretoetan batez ere, lapurretan egitea egotzita. Ustezko lapurrak A-1 errepidetik ihesi zihoazela harrapatu dituzte, azken lapurreta egin ondoren Espainiatik ateratzeko asmoa baitzuten.
Atxilotuek Espainiako hiri ezberdinetan egin dituzte lapurretak, eta lapurtutako guztia Guadalajarako Azuqueca de Henares herriko trasteleki batean gordetzen zituzten. Lapurretak egin et aordu gutxira Errumaniara bidaltzen zuten guztia, bertako legez kanpoko merkatuan saltzeko.
Barne Ministerioaren arabera, lapurrek 200.000 euro inguru atera dituzte lapurtutako guztia salduta.
Bost lapurretaMomentuz, atxilotutakoei indarrez egindako bost lapurreta leporatzen dizkiete, Zaragozan, Toeldon eta Guadalajaran. Azken lapurreta Azuqueca de Henareseko taberna batean egin zuten; ondoren, A-1 errepidea hartu zuten Espainiatik alde egiteko asmoarekin.
Ikertzaileek lapurrak harrapatzeko operazio berezia antolatu zuten eta azkenean Donostian harrapatzea lortu zuten.