Gizartea -

Bizkaia

Lemoizen goi-tentsioko dorre batera igota hil den gazte baten heriotza ikertzen ari dira

Osteguneko 19:30ak aldera jaso zuen abisua Ertzaintza, Lemoizko Basorda auzoan, zentral nuklearra martxan jarri behar zuten instalazioetatik gertu, gizon gazte baten gorpua aurkitu zutela.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lemoizen goi-tentsioko dorre batera igota hil den gazte baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza. 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ostegunean, 19:30ean, herritar batek abisu eman zion Ertzaintzari, Lemoizko Basorda auzoan, zentral nuklear bat martxan jarri behar zuten instalazioetatik gertu, gizon gazte baten gorpua aurkitu zutela ohartarazteko. 

Bertara joan ziren Iberdrolako teknikariak, dorre horren konexio elektrikoa deskonektatzeko, bai eta Ertzaintzako unitateak eta suhiltzaileak ere, eta 23:00ak arte aritu ziren lanean, mutilaren hilotza erreskatatzeko eta dorretik jaisteko.

Gauerdia baino lehentxeago, ehorztetxeak auzitegiko patologiako zerbitzura eraman zuen gorpua, eta autopsia egingo diote heriotzaren arrazoia zehazteko. Ertzaintzak ikerketa hasi du gertakariaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak Gazteak