Gizartea -
Zientzia
'Udako amodioek' oinarri zientifikoa dute
Hainbat zientzialarik erakutsi dute sexu-grina handitu egiten dela udan.
Erredakzioa
Amodioaren eta sexu-grinaren hormona nagusia, testosterona, handitu egiten da eguna luzeagoa denean, hau da, udan, eta abuztuan lortzen du maila handiena.
Horregatik, 'udako amodioek' oinarri zientifikoa dutela ondorioztatu dute Cindy Hazan eta Helen Fisher Cornelleko (New York) eta Rutgerseko (New Jersey) unibertsitateetako ikerlariek.
"Jakina da gure hormonek eragin erabakigarria dutela gure portaeran, eta, nola ez, maitatzeko emozioetan ere bai", azaldu du Isabel Menendez Benavente psikologoak EFE agentzian.
Udan, gainera, beste hainbat faktore gehiago daude udako amodioen sorrerarako: "Opor garaia da, gehiago ateratzen gara kalera, elkar-ekintza gehiago daude, gaueko festak daude, alkohola, beroa... horrek guztiak eragina dauka harremanak hasteko". Menendez Benaventek azaldu duenez, "argi gehiago dagoenean hormona gehiago sortzen dira", eta testosterona "handitu" egiten da "eguna luzeagoa" denean. Hain zuzen ere, testosteronak udaberrian hasten dira handitzen, eta abuztuan hazkunde handiena daukate.
Eguraldi onarekin, gainera, sorotina gehiago sortzen da. Umorean eragina duen neurotransmisorea da, eta "gozamen sentsazioa" sortzen du.
Nolanahi ere, abisu bat: "ez gara kimikaren produktu huts bat, organo inportanteena burmuina baita". Hau da, argudio zientifiko hauekin "ezin da zuritu" bikotekidearekiko desleialtasuna.