Gizartea -

AUZITEGIAK

Bilboko estetika zentru bat ikertzen ari dira zuhurtziagabekeriazko hilketa gertatu ote zen argitzeko

Ile txertaketa ebakuntzaren ondoren hil zen 39 urteko kantabriar baten familiak salaketa jarri zuen. Auzitegiak hasiera batean kasua artxibatzea erabaki zuen baina senideek helegitea jarri ostean, kasua berrirekitzea erabaki dute bere garaian ez zelako zehaztu "heriotzaren arrazoia".

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Auzitegiak berriz ere irekiko du ustezko zuhurtziagabekeriazko giza hilketa delituagatik Bilboko klinika estetiko baten kontra hasitako prozedura eta beste autopsia bat egingo diote 2019an, ilea jartzeko prozedura batean ondoren, hil zen gizon bati.

Ile txertaketren ondoren hil zen 39 urteko kantabriar baten familiak salaketa jarri zuen bere garaian Bilboko "Dermitek" zentruaren aurka. Auzitegiak hasiera batean kasua artxibatzea erabaki zuen baina senideek helegitea jarri ostean, kasua berrirekitzea erabaki du bere garaian ez zelako zehaztu "heriotzaren arrazoia". Heriotza anestesiak edo gaixotasun hereditario batek eragin zuen argitu nahi dute.

Autoak jasotzen duenez, 2019ko apirilaren 26an, 39 urteko gizona klinika horretara joan zen inplantea egitera. Prozesuan, bihotzekoa izan zuen eta Bizkaiko ospitale batera lehenik, eta, Santanderko Maques de Valdecillara eraman zuten gero. Hurrengo egunean hil zen.

Biktimaren lau anai-arrebak ordezkatzen dituen akusazio partikuarrak autopsia berri bat eskatu du. Kantabriako Auzitegi Medikuan egin zioten lehenak zioen posible zela heriotza "arrazoi naturalengatik" gertatu izana eta biktimak "Brugada Sindromea" delako gaitza izatea, ez zeudelako proba nahiko heriotza anestesiarekin lotzeko.

Txostenean jaso zuten, era berean, sindrome hori hereditarioa dela eta hildakoaren senide gertukoenek "proba egitea komeni" zitzaiela. Probak egin ondoren, baina, anai-arreba guztiek negatibo eman zuten eta horregatik, autopsia berri bat eskatu dute, heriotza argitzeko.

Hildakoaren senideek uste dute akatsen bat izan zela prozedura medikuan

Hildakoaren senideek uste dute anestesia ematerakoan akatsen bat izan zela.

Bizkaiko Auzitegiaren autoak dio badirela arrazoiak kasua berrirekitzeko, heriotzaren arrazoi zehatza jakitea beharrezkoa delako prozeduran parte hartu zuten profesionalek ardurarik izan ote zuten edo ez argitzeko.

"Argitu beharra dago hildakoak sindrome hori zuen ala ez" dio ebazpenak eta horretarako, gordeta diren odol laginak berraztertzeko eskatzen du baita auzitegiko medikuaren txostena sakonzea ere. 

Auzitegiak gogorarazten du deliturik egon den edo ez ebazteko ezinbestekoa dela heriotzaren arrazoi zehatza argitzea, orain arte egin ez dena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kantabria