Gizartea -

TURISMOA

Ia 800 hegaldi programatuta EAEko aireportutan, abenduko zubia dela eta

Bilboko Aireportuan 693 hegaldi programatu dituzte, Donostiako Aireportuan, 64, eta Gasteizko Aireportuan, 34. Errepideetan irteera operazioa 15:00etan abiatuko da.

Bilboko Aireportua. Artxiboko argazkia: EFE
Bilboko Aireportua
Aireportuak eta autobus geltokiak jendez gainezka bidaiatzeko zain

0:39

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur hasiko da abenduko zubia askorentzat Hego Euskal Herrian, nahiz eta Nafarroan atzo ere jaieguna izan zen (abenduaren 3a, Xabier eguna igandea zelako) eta herritar asko lehenagotik dauden oporretan.

Gauzak horrela, joan-etorri asko espero dira gaur hasi eta igandera bitartean, bai aireportuetan eta baita errepideetan ere.

Guztira, 693 hegaldi programatu dituzte zubi honetarako Bilboko Aireportuan, 64, Donostiako Aireportuan, eta 34, Gasteizko Aireportuan. Gaur bakarrik 111 hegaldi daude aurreikusita Bilboko Aireportuan. Hala ere, asteburuan Alemanian elurrak eragindako arazoek jarraitu egiten dute eta Municherako gaurko hegaldia bertan behera gelditu da, eta gaur goizean Frankfurtera irtetekoa zen hegazkina atzerapenarekin atera da.

Errepideetan irteera operazioa 15:00etan abiatuko da. Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendari Estibaliz Olabarrik agerraldia egin du, datozen egunetarako aurreikusten diren joan-etorrien berri emateko: 605.000 joan-etorri aurreikusten dira abenduko zubian, EAEko errepideetan.

Eguraldiari dagokionez, denetarik izango da Euskal Herrian, eguzki uneak eta euria tartekatuko baitira. Aurreikuspenaren arabera, ostegunean eta ostiralean euria egingo du, baina astebururako atertzera egingo du. Halaber, tenperatura altua izango da urteko garai honetarako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Loiuko Aireportua Turismoa Euskadi Gizartea bideoak Trafiko webkamerak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Forondako aireportua Oporrak umeekin Donostiako aireportua Iruñeko aireportua gaur